PROFESIONALEN PRESTAKUNTZA SAKONA BARTZELONAN

San Fermin Ikastolako Zuzendaritzako kideak Bartzelonan
2024 · 03 · 23

Formakuntza sakona jaso dute San Fermin Ikastolako Zuzendaritzako kideek eta hainbat irakasleek azken egunotan Bartzelonan, Reimagin Education Lab eta Joan Corbalánen eskutik. "Liderazgo experiencial consciente" izenburupean, irailetik martxora bitarte jorratu duten ehun orduko prestakuntza izan da eta, online burututako hainbat saioez gain, azken hiru egunetan, modu trinkoan aritu dira Kataluniako hiriburuan lanean. 

Gure ikastolako kideak ez ezik, bertan izan dira ere Abusu eta San Nikolas ikastoletako kideak, baita Mexiko, Uruguay eta Kataluniako ikastetxeetakoak ere. Lidergotza ikuspegi sistemiko batetik landu dute, autolidergotza abiapuntu izanik, eta, parte hartzaileek azaldu digutenaren arabera, esperientzia truke oparoa izan da, errealitate ezberdinak izanik ere, antzekotasun handiak topatu dituztelako euren artean.