AMAIURKO GUTUNEN ETA «EXIGIT CONTUMACIUM» BULDAREN FAKSIMILEAK IKASTOLAN IKUSGAI

Aritz Otazu (Mintzoa) San Fermin Ikastolan Amaiurko gutunak aurkezten
"Exigit contumacium" bulda
Aritz Otazu (Mintzoa) San Fermin Ikastolan Amaiurko gutunak aurkezten
Mintzoa Argitaletxeak San Fermin Ikastolari utzitako liburu sorta
2024 · 05 · 02

Mintzoa argitaletxeko arduraduna eta San Fermin Ikastolako ikasle ohia den Aritz Otazuk bisitatu gintuen joan den asteartean. Nafarroako Historia ikasgaia lantzen duten Batxilergoko ikasleek izan zuten harekin egoteko aukera. Hain zuzen, azken asteotan, Nafarroaren Konkista jorratu dute ikasgai honetan eta, horren harira, Otazuk Amaiurko gutunen eta «EXIGIT CONTUMACIUM» buldaren faksimileak erakutsi zizkien ikasleei liburutegian. 

Konkistan murgiltzeko eta azken nafar legitimisten eta gure historiaren heroien inguruan gehiago ezagutzeko aukera paregabe eta benetan hunkigarria izan zen Mintzoako arduradunak eskaini zuena. Horrez gainera, hainbat liburu utzi zituen ikastolako Liburutegian dohaintzan. Eskerrik asko guztiagatik Aritz!!!