PARIS 365 ELKARTEKO KIDEEN BISITA JASO DUGU

PARIS 365-EKO KIDEAK SAN FERMIN IKASTOLAN
PARIS 365-EKO KIDEAK SAN FERMIN IKASTOLAN
2024 · 03 · 14

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bisita berezia jaso zuten atzo, Gizakia Herritar Fundazioko kideak ikastolan izan baitziren haien egitasmoa aurkezteko. Paris 365 da fundazio honen izen herrikoia: Paris, izen hori zeukalako Iruñeko upeltegian zabaldu zuten egitasmoa, eta 365, urteko egun guztian zehar elikadura duina bermatzea dutelako helburu.

San Fermin Ikastolako Areto Nagusian jaso zituzten haietako hainbat kideren azalpenak, baina ekimena ez da bere horretan geratuko. Izan ere, ikasturte honetako ikasleek  Elkartasun Azoka antolatuko dute apirilean, eta bildutako diru guztia erakunde horretara bideratuko dela erabaki dute. Laster izango dugu beraz, haien berri.