Durangoko ikasleekin trukaketa egin dugu

San Fermin Ikastolako eta Ibaizabal ikastolako ikasleak

2024 · 03 · 08

Aurten ere, Durangoko Ibaizabal ikastolarekin ikasle trukaketa egin dugu. Joan den asteazkenean iritsi ziren Iruñerrira eta, ostirala bitarte, hamaika jarduera egin dituzte Batxilergoko 1. mailako ikasleek haiekin.

Lehenengo egunean, gure ikastola erakutsi eta elkar ezagutzeko jokoak egiten igaro zuten goiz erdia eta, ondoren, Iruñeko Udaletxera abiatu ziren, bertan, Alkatearen azalpenak jasotzeko. Biharamuean, Nafarroako Artxiboan elkartu ziren denak goizean goiz eta eta bertan dagoen XX. mende hasierako maketa baliatuz, Nafarroako eta gure hiriburuko historiaz jardun zuten. Ondoren, Gynkana burutu zuten Alde Zaharreko karriketan barna eta, arratsaldean, berriz, Amaren Alabak taldeko Ihitz Iriartekin kantu tailerra egin zuten. Gaur goizean, Irulegira egin dute txangoa eta, gaztelua ezagutzeaz gainera, bertako indusketa arkeologikoaren inguruan aritu dira. 

Ikasle trukaketa honen lehen zatia izan da, datorren martxoaren 19tik 21era, bisita itzuliko baitiegu durangarrei.