Batxilergoko ikasleak Durangon, trukaketaren bigarren itzulian

San Fermin Ikastolako ikasleak Durangon
San Fermin Ikastolako ikasleak Durangon
San Fermin Ikastolako ikasleak Durangon
San Fermin Ikastolako ikasleak Durangon
San Fermin Ikastolako ikasleak Durangon
San Fermin Ikastolako ikasleak Durangon
2024 · 03 · 20

Astearteaz geroztik, Durangaldean dira Batxilergoko 1. mailako hainbat ikasle, bertako Ibaizabal Ikastolarekin urtero egin ohi dugun trukaketaren bigarren itzulia eginez. Primerako eguraldiak lagunduta, lehendabiziko egunean Bilboko Guggenheim Museoa bisitatu eta hiriburu bizkaitarrean barna ibili ziren inguruak ezagutzen. Iluntzean, berriz, Durangon, bertso saio eta giro ederraz gozatzeko aukera izan zuten.

Gaur goizean, berriz, Ibaizabal Ikastolan bertako ikasleekin elkartu ondoren, Mendexako abentura parkera joan dira natura eta kirola uztartzera. Eta arratsaldean, hitzordu garrantzitsua izango dute, Markinatik igaroko baita Korrika eta bertan parte hartzeko aukera zabalduko zaie. Bihar arte luzatuko den ekimen honen bitartez, bi ikastolen ikasleen arteko harremanak bultzatzea du helburu, euskararen erabilera sustatzearekin batera.