Zwei Frauen / Bi emakume

Kategoria

Autorea

Joxean Agirre

Editoriala

Elkar

Deskribapena

Inoiz ez dakigu eta ez dugu jakingo zergatik hasten zaigun emakume bat ustekabean beste guztiengandik bereizten bakar bihurtzeraino, zergatik haren begiak garunean iltzaturik geratzen zaizkigun edo haren irudiak, goazen lekura goazela, errainuak bezala jarraitzen digun atsedenik eman gabe. Kataklismo txiki hori gainera datorkigula ikusten dugunean bakoitzak bere neurriak hartu ohi ditu. Ni normalean bazter batean kuzkurtu eta geldirik geratzen naiz aldi batez, eta igarotzen hasten denean bakarrik zabaltzen ditut begiak eta hondamendiari begira entretenitzen naiz.

Imagen de la tapa