Oinez eguna

Kaixo, lagunak

Dakizuenez, urriaren 20an Nafarroa Oinez Tuteran ospatuko dugu. 

Gogoz ari gara prestatzen euskaltzale guztiak bilduko dituen festa ederra baina guk bakarrik ezin diogu aurre egin; antolakuntzak jende andana eskatzen du eta zuen laguntza behar-beharrezkoa dugu. 

San Ferminetako Oinez Txokoa oso ongi atera zen zuen laguntzari esker eta ziur gaude Oinez egunean ere, oso ongi aterako zaigula zuei esker. 

Jarraian, ikastola bakoitzari eskatzen dizuegun  laguntzaile kopurua eta lan txanden taula duzue. Bide batez aipatu nahi dugu gurea ikastola txikia dela eta horregatik asko eskertuko genuke eskatutakoa baino laguntzaile gehiago biltzeko aukera bazenute. Guztion eskuak beharrezkoak izango dira.

Guretzat  lan itzela da 1500 txanda inguru antolatzea, beraz, epeak errespetatzea eskatzen dizuegu, irailaren 30erako behar dugu zuen erantzuna.  

Aldez aurretik zuen parte-hartzea eskertuz, mila-mila esker!

FORMULARIO

https://forms.gle/UwV7opcaG6rphM4R6

Ikastola Turnos
SAN FERMIN 76

 

 

Tokia

Tutera

Egutegi mota

Data