Durangoko ikasle trukaketa

San Fermin Ikastola Durango Trukaketa

Durangoko Ibaizabaleko ikasleak gure artean izan ziren udazkenean, urtero antolatu ohi dugun ikasle trukaketaren lehen buelta eginez eta, orain, gure ikasleei iritsi zaie txanda, bertan izan baitira asteburu honetan. Herri bizkaitarrean egindako egonaldian, besteak beste Durango bera, Lekeitio, Gernika eta Otxandio bisitatu dituzte. Azken honetan, adibidez, Ontza Extrem abentura parkean izan dira, eta Gernikan, bestalde, Bake Museoa bisitatu dute. Beti bezala, esperientzia polita eta aberasgarria izan da ekimen honetan parte hartu duten 1. Batxilergoko ikasleentzat, kulturalki eta geografikoki gure herria ezagutzeko aukeraz gainera, harremanak ere sortzen dituztelako beste ikasle batzuekin.