Aste zuria Izaban

San Fermin Ikastola DBH 1 Izaban ipar eskia

Ipar Eskiko Eskola Kanpaina hezkuntza eta kirol proiektuak, XXXVI edizioa du aurtengoa eta oraingoan ere bertan parte hartzen ari da San Fermin Ikastola, DBHko 1. mailako ikasleekin. Izabara joan den urtarrilaren 7an iritsi ziren eta bertan izango dira lau egunez, ipar eskia eginez eta ingurune zorgarri hau ezagutuz. Inguruan ellur asko ez egon arren, neguko kirol hau praktikatzeko aukera behintzat izan dute "La contienda" izeneko gunean. Eta arratsaldeetan berriz, igerilekuan, dantzan, herriko garbiketa egiten... Hamaika ekintza burutu dituzte, primerako giroarekin gainera!