Urtxintxan izena emateko epea zabalik

Urtxintxa izen emate

2020-21 ikasturterako Urtxintxak antolatu dituen eskolaz kanpoko jardueretan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago datorren uztailaren 5 bitarte. Urtero bezala, hamaika ekimen ezberdinetan parte hartzeko aukera izango da, kirol zein aisialdi eskaintza zabala honen bidez, baina aurten bada berrikuntzarik, besteak beste, kitarra eta bibolin jarduera berriak eskainiko dira arratsaldez. 

Ondorengo loturan, 2020-21 ikaturterako eskaintza osoa ikus daiteke. 

IZENA EMATEKO ALEXIAN SARTU

Dena den, zalantzarik izanez gero, Urtxintxako arduradunarekin, Iñaki Goñirekin, harremanetan jar zaitezkete: urtxintxa@sanferminikastola.org helbidera idatziz edo ikastolako telefonora deituz, 948 18 39 04.