Txondorrak gabonak hurbil ditugula iragarri digu

 

Txondorra 2019

Eguberriak bertan ditugu, eta urtero bezala 3. mailako ikasle eta gurasoak ikastolako txondorra egiten aritu dira egunotan. Honela, aste honetan, arratsaldez, 3. mailako guraso eta ikasleak  txondorraren ingurua apaintzeko hainbat eskulan egin dituzte. Urtero bezala, txondorra ikasleek eta familiek aukeratutako gai batekin lotzen dugu, eta aurtengoa “gure pailazoak” izango da.

Hortaz, txondorraren inguruan, iratxo galtzagorriak lan eta lan aritu dira egunotan pailazoen koloretako eta alaitasunez betieriko mundua irudikatuz. Beraz, egun hauetan ikastolara etorri behar baduzue, ez ahaztu gure txondorra ikusteko aukera izango duzuela. Maila horretako guraso, ikasle eta, nola ez, jarduera honen sortzaile eta burua den Pedro Ansori esker, aurten ere izugarri polita baitago!