Pastorala eta Maskarada hizpide

SAN FERMIN IKASTOLA MASKARADA ETA PASTORALA 2019

Iruñeako "Joxemiel Bidador" pastoralean zuzendari edo antolatzaile den Ihitz Iriarten eskutik hitzaldia jaso dute aste honetan DBHko 4. mailako ikasleek. Amaren Alabak musika talde xiberutarreko partaide ere badenaren eskutik, Nafarroako hiriburuan antolatu den lehendabiziko pastoralaren nondik norakoan entzuteko aukera izan zuten ikasleek ikastolako Areto Nagusian, eta ekimen horretaz ez ezik, orokorrean Pastoralari buruz eta Maskaradari buruzko informazio zuzen eta interesgarria jasotzeko aukera izan zuten.