NUPeko aurkezpen hitzaldia ikastolan

UPNAko aurkezpen hitzaldia San Fermin Ikastolan

Aste honetan,  Cristina Bayona NUPeko Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordea Ssn Fermin Ikastolan egon da, besteak beste, unibertsitate honek egiten duen eskaintza akademikoa aurkezteko. Formakuntzaz gainera, BEUS frogaren nondik norakoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen beste hainbat ekintza hizpide izan zituen.  Areto Nagusian izandako hitzaldian, Batxilergoko guraso eta ikasle ugarik parte hartu zuen, laster, halako gaien inguruan erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzte eta. Hitzaldia Ikastolako Orientazio Zerbitzuak antolatu du.