Musikariak gelan zuzen-zuzenean

San Fermin ikastola Musikariak Gelan

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak antolatuta, aurten ere Musikariak Ikastetxean izeneko kanpainan parte hartu dugu. Musika da gazteek euskal kulturarekin duten lotura indartsuena eta, batzuetan, bakarra. Horregatik, kultur transmisioa eta ikasleen motibazioa areagotzeko tresna paregabea dugu. Programa honen bidez, euskal musikariekin aurrez aurreko saioak eskaintzen zaizkie Nafarroa osoko ikastetxeei eta gure kasuan, DBHko 4. mailako ikasleek parte hartu dute ekimen honetan.

Orotara, lau saio egin dituzte, Miren Narbaiza, Jon Gurrutxaga, Jon Basaguren eta Ines Osinaga musikarien parte hartzearekin. Saio horietan, zuzeneko musikaz gozatzeko aukeraz gain, musikariekin euskal musikarekin bilakaeraz eta sormen prozesuaz mintzatzeko parada izaten dute ikasleek.