Mendi irteera arrakastatsua Dulantzera

MENDI IRTEERA DULANTZERA 2019

Joan den urriaren 27an, mendi irteera arrakastatsua antolatu zuen San Fermin Ikastolako Mendi Taldeak. Oraingo honetan, Lizarraldeko Dulantz mendia igotzeko erronka jarri zioten euren buruei eta primeran ibili ziren, ekimenean parte hartu zuten  lagunek. Orotara, 60 pertsona bildu ziren (guraso eta ikasleen artean) eguraldi zoragarria lagun izaki.