Kiva eguna ospatu dugu ikastolan

KIVA EGUNA 2019

Urtero bezala, San Fermin Ikastola jazarpenik onartzen ez duen ikastola dela gogoratu dugu, goizeko 11.30etatik ospatu dugun Kiva Egunarekin. Goizaren erdian, patioan bildurik, guztion arteko lotura adierazten duen kate erraldoia osatu dute Lehen Hezkuntzako ikasleek eta, ondoren, bertan zirela, pregoia irakurri dute handienek, beste guztien aurrean. Ektialdiarekin jarraitzeko, KIVA kanta abestu dute denon artean eta jai giroan bukatu dute ospakizuna musikarekin dantzatuz.