Ikasturte bukaerako irteerak DBHn

San Fermin ikastola, ikasturte bukaerako irteerak DBHn

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasturtearen bukaera gaurko egunarekin iritsi da eta lau mailatan, irteerak egin dituzte Euskal Herriko hamaika txokotara, eguraldi bikainaz elkarrekin gozatzeko. Honela, DBHko 1. mailako ikasleak Amaiurrera joan dira gaur goizean eta arratsaldean, berriz, Elizondo bisitatu dute. 2. mailakoak berriz, Ipar Euskal Herriko kostaldea bisitatu dute, Bidarteko Ilbarritzeko hondartzan surfean ibiltzeko aukera izanik. DBHko 3. mailakoak berriz, barrualdean izan dira, Urederrako paraje ederretan barna txangoa eginez. Eta, azkenik, 4. mailakoek Gipuzkoako kostaldea bisitatu dute, goizean Zarautzen surfean arituz eta, eguerdi-arratsaldea, Getariko hondartzan igaroz. Eguraldia lagun izanik, irteera ederrak izan dira, ikasturteari amaiera giro ezin hobean emateko. Udara on izan dezazuela denok!