Ikastolako ateak zabaldu ditugu

San Fermin Ikastola ikasturteko lehenengo eguna

Ikasturte berezi honi hasiera eman diogu gaur San Fermin Ikastolan. Zalantzarik gabe, aspaldi honetan bizi izan dugun ikasturterik berezienetakoa izango da hau eta haren hasieran ere horrelakoa izan da. Urduritasuna nagusi zen, baina aipagarria da ere ikasleek erakutsi duten jarrera eredugarria. Denon artean lortuko dugu!