Ikastola itxita astelehenetik aurrera

Ikastola itxita

Koronabirusa dela eta, Nafarroako Gobernuak berriki emandako aginduari jarraituz, martxoak 16tik aurrera, San Fermin Ikastolan ez dira eskolak izango. Ostirala (martxoak 13) trantsizio eguna izango da gurean, familiek antolatzeko aukera izan dezaten eta ikasleek ikas-materialak etxera eraman ditzaten. Astelehenetik aurrera, berriz, derrigorrezkoa izango da neurri hori. 

Bereziki Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, ikasleek etxetik lanean jarraitu ahal izateko, irakaslegoak ikasgai ezberdinetako plangintza sortuko du, lana modu telematikoan etxetik egin ahal izateko.   

Hurrengo bi asteetarako aurrikusiak ziren hainbat ekimen (azterketak, formakuntzak, bilerak...) bertan behera geratuko dira momentuz eta, egoerak aurrera egin ahala, gai ezberdinak aztertzen eta hauei irtenbideak ematen joango gara.