Ikastola ezagutzeko bisitak

 

SAN FERMIN IKASTOLA Piraten etxean

2020-2021 ikasturterako, Haur eta Lehen Hezkuntzarako aurrematrikulazio garaiaren aurretik, San Fermin Ikastola ezagutzeko bisiten egutegia zabalik dago.

Abendutik otsailera bitarte, ikastola ezagutzera etorri nahi duten familiek, hitzordua har dezakete idazkaritzako 948183904 telefonora deituz.