Haurraren oldarkotasuna ulertzeko eta kontrolatzen ikasteko

Haurren oldarkotasuna kontrolatzeko formakuntza

Datorren urtarrilaren 23an, haurraren oldarkotasuna ulertzeko eta kontrolatzen ikasteko formakuntza saio berezia antolatu du Orientazio Mintegiak gurasoentzat. 

Haurra inpultsoen kontrola lortzen ari den etapan agresibitatea azaleratzea ohikoa da eta seme-alaben jokabide oldarkorrei aurre egiteko denbora, pazientzia eta konstantzia ezinbestekoak dira. Honela, datorren ostegunean, arratsaldeko 17.00etan izango den hitzaldian, hau guztia kontrolatzeko estrategien inguruan arituko da Aser Sesma Galarraga psikologo, pedagogo eta famili terapeuta.