Greziari buruzko gidak, labetik atera berriak

San Fermin Ikastola, Greziako Gida

Ikasturte honetan, proiektu berezia landu dute 1. Batxilergoko ikasleek. Aurtengo Ikasbidaia Greziara egin behar zutela kontuan harturik, lehenengo eta bigarren ebaluaketen arteko bi asteetan zehar, ohiko klaseak eten eta taldeka herrialde honi buruzko gida bat osatzeko lanari ekin zioten. Azken asteak berriz, diseinu eta zuzenketa lanetan murgildurik ibili dira beraietako asko eta, esan bezala, azkenik, inprentatik atera berri da. Oso emaitza txukuna lortu dute eta, zalantzarik gabe, bidelagun handia izango da haientzat datorren igandean abiatuko den abenturari begira.