Gorputza mugitzeko hamaika proposamen

San Fermin Ikastolako Gorputz Hezkuntzako Mintegiak webgune berezia martxan jarri du, itxialdiak iraun bitartean, gure burua zaindu eta ariketa fisikoa egin dezagun. Webguneak hamaika jarduera proposatzen ditu irakasleek grabatutako  bideoen bitartez : entrenamendurako proposamenak, dantzak eta erritmoa lantzekoak, etxeko tresna arruntak baliatuta egin ditzakegun erronkak, osasunerako gomendioak... Gogo eta ilusio handiz egindako egitasmoa eta orain denon eskura egongo dena. Bi aldiz pentsatu gabe, hasi zuen gorputzak mugitzen!

(irudian sakatu sartzeko)

Ariketa fisikoa etxetik, San Fermin Ikastola