Escape Room-a Psikologiako ikasgaian

San Fermin Ikastola Scape room

Batxilergoko 2. mailako Psikologiako ikasleek ekimen berezia burutu dute ikastolan: Scape Room tailerra. Ekimena, Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu da eta Howard Gardner psikopedagogoaren intelegintzia anitzen teoria modu praktiko eta dinamiko batean lantzea du helburu. 

Ikasleek, taldeka antolatuta eta adimen anitzak erabiliz, hainbat kode asmatu eta deszifratu behar izan zituzten, froga eta galderetan aurrera egin ahal izateko eta jokoaren amaierara iristeko. Guztira lau taldetan aritu ziren jolasean eta horietako batek Estatu espainoleko marka hautsi omen zuen, 50 minutu baino gutxiagotan amaitzea lortu baitzuten.