Durangoko ikasleen bisita jaso dugu

San Fermin Ikastola Durango Ibaizabal ikastolako ikasleekin

Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere Durangoko Ibaizabal ikastolarekin ikasle trukaketa antolatu dugu eta azken egunotan, zehazki ostegunetik larunbata bitarte, haien bisita jaso dugu gurean. Ekimenean 1. Batxilergoko hainbat ikaslek parte hartzen dute eta helburua beste euskal herrialdeetako ikasleekin harremanak sendotzea eta esperientziak partekatzea da. Larunbatean, eguraldiak asko lagundu ez zuen arren, Zugarramurdi bisitatzeko aukera izan zuten denek elkarrekin eta, ondoren, Dantxarineara joan ziren. Larunbatean berriz, Iruñeako Alde Zaharrean barna ibilaldi historiko-kulturala egin zuten. Beti bezala, esperientzia oso interesgarria izan da, giro paregabean gainera, eta San Fermin Ikastolako ikasleak bisita itzultzeko eta beraz, Durangora joateko gogo handia dute; baina hori Martxoaren hasieran izango da.