Doluari buruzko hitzaldi hunkigarria

San Fermin Ikastola, Doluari buruzko hitzaldia

San Juan de Dios erietxeko Zaintza Aringarrietako kideen bisita jaso dugu gaur ikastolan, heriotzari buruz eta batez ere doluari buruz hitz egiteko. Hirune Pellejero psikologoa, bertako arduradunetako bat, izan da hitza hartzen lehena eta Ikasleek heriotzari buruzko ohitura sozialen berri izan dute haren bitartez. Dolua zer den ikasi dute, nolako bilakaera duen, nola hiltzen garen...

Ondoren, Patricia izeneko bolondres baten hitzak entzun dituzte DBHko 4. mailako ikasleek. Berriki senide bat galdutako pertsona baten testigantza entzun ahal izan dute  haren bitartez, lehenengo pertsonan gainera. Hitzaldia oso hunkigarria eta aberatsa izan da.