Desgaitasunak dituzten pertsonak ikastolan integratuz

San Fermin Ikastola CERMIN jardunaldietan

Nafarroako CERMIN erakundearen eskutik, "Enplegu normalizatuan laneratzeko aukera" lelopeko jardunaldietan parte hartu du gaur San Fermin Ikastolak.  Nafarroako hainbat erakundek desgaitasunak dituzten pertsonak lan munduan nola integratu daitezken aztertu dute jardunaldi horietan, tartean gure ikastola, eta bertan izan dira besteak beste, Miguel Angel Ortiz gure ikastolako administratzailea eta  iazko ikasturtetik jantokian lanean ari den Itziar Segura ere bertako esperientzia azalduz. 

Haiekin batera, gaian adituak diren hainbat lagunek parte hartu dute ONCE erakundeak Iruñean duen Areto Nagusian burutu diren jardunaldiotan: Mª Carmen Maeztu, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideetako Kontseilaria, Gloria Canals,  Aura Fundació, Down Cataluña Fundazioko presidentea, Borja Jordán de Urríes. “Instituto Universitario de Integración en la Comunidad (INICO)”ko teknikari eta irakaslea eta abar luzea.