DBH eta Batxilergorako aurrematrikulazio epea zabalik

San Fermin Ikastola Matrikulazioa

Aurtengo Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko matrikulazioa inoiz baino beranduago dator, bizi dugun egoerak behartuta, izen emate guztiak bertan behera utzi zituelako Hezkuntza Sailak. 

Ekainaren 1ean, ordea, epe hori zabalduko da, ekainaren 5eko arratsaldeko 14.00 orduak arte.

Ahal dela, modu telematikoan egingo da aurreinskripzioa. Ondorengo loturan, idazkaritza@sanferminikastola.net helbidean aurkeztu beharreko inprimaki guztiak jaso ditzakezue. 

INFORMAZIOA ETA INPRIMAKIAK

Salbuespen gisa, aurrez aurre egin ahal izango da aurreinskripzioa, eskatzaileak aldez aurretik ikastolarekin hitzordu bat adostuta.

Idazkaritzako ordutegia, aste osoan zehar, goizeko 7.45etik arratsaldeko 15.00etara izango da.