Danborrada ikastolan

Danborrada 2020 San Fermin Ikastola

Aurten ere,  Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek danborrada jo dute ikastolako patioan, astelehenean Donostiako eguna zela ospatzeko. Ikasleek sortutako danbor eta jantziez lagunduta, indar eta gogo biziz jo dituzte Sarriegiren doinuak ikastolako patioan, giro benetan polita jarriz. Eguraldi hotza egiten duen arren, berotasuna ere nabaria izan da, gurasoak ez ezik, irakasle eta ikasle ugari hurbildu baita bertara, emankizuna ikustera. 

Ondorengo BIDEOAN goizak emandakoa ikus daiteke.