Batxilergoan etorkizuna argitzeko bidean

GKAI hitzaldia San Fermin ikastola 2020

Donostiako GKAI-ko (Gizarte eta Kiroletako Animazioa eta Irakaskuntza) irakaslea den Aitor Urbietaren bisita jaso dugu gaur San Fermin Ikastolan. Ikasketa hauetan interesaturik dauden hainbat ikasle ditugunez gurean, Gorputz Heziketako Mintegiak halako hitzaldi bat antolatzea pentsatu zuen, etorkizunerako erabakiak hartu behar dituzten garai honetan. Hitzaldian, ziklo honen inguruko informazioa jaso dute, zer nolako irtenbide profesionalak izan ditzakeen, ziklo hau bukatu eta ondoren egin dezaketen ibilbide akademikoa... Ikasleei oso interesgarria iruditu zaie.