Back Flipera irteera

San Fermin Ikastola Back Flipen 2020

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek irteera berezia egin berri dute Noainen kokatzen Back Flipera. Bertan, bai asteartean eta bai ostegunean ere, akrobaziak eta parkourra egiteko aukera izan dute, horretarako bereziki prestaturik dauden instalakuntzetan. Skate-ak eta Scooterrak ere baliatu dituzte, han kokatzen diren pista berezietan. Ariketa fisiko handia egiteaz gainera, primeran pasa dute.