Antxon Arzaren hitzaldia

San Fermin Ikastola Antxo Arza

Aurten ere Antxon Arza gurekin izan dugu ikastolan Batxilergoko 1. mailako ikasleekin hitz egiten. Arzak "Al filo de lo imposible" programarekin egindako bidaiekin bideo bat egin du eta, bere aurkezpenean, bizitzari aurre egiteko filosofia bat azaltzeaz gainera, gure egunerokoan batzuetan topatu ohi ditugun zailtasunei aurre egitearen garrantziaz ere aritu da. Urtero bezala, ikasleak oso gustura egon dira, resilientziari buruzko hitzaldi benetan interesgarria baita.