Afektibitate eta sexualitate tailerrak egin ditugu

San Fermin Ikastola sexualitate eta afektibitate tailerra

Otsaila osoan zehar, LHKo 5. eta 6. mailako ikasleek afektibite eta sexualitatearen inguruko taller interesagarrian parte hartu dute Arantxa Arellano ikastolako erizainaren eskutik. Lau asteetan zehar, ordu beteko bi saio egin ditu gela bakoitzak, San Fermin Ikastolako neska eta mutikoen formazio integraleko egitasmoaren baitan. Biologiako ezagutzak, genero identitateak, erlazio afektiboak... Hamaika gaien inguruan solastu daitezen antolatu dira tailer haurk,  ezaguera sexualak pertsona bezala hezten lagunduko diela sinetsita. 

Nerabetasunaren sartzeko bidean kokatzen dira maila honetako ikasleak orain eta etapa honetako aldaketa fisiko eta psikologikoei buruz ere hitz egin dute ikasgelan, besteak beste, haien arteko harremanak berdintasunean, errespetuan eta erantzunkizunezkoak izan daitezen erakutsi nahi izan zaielako.