Dantza
Helburuak
- Ikasleen artean euskal dantzen ezagutza eta estimua sustatuko dugu. Gure kulturaren zati bat ezagutu eta dantzaren bitartez beren izpiritua aberastuko dugu.
- Partaideak gure folklorearen bitartez, era normalizatu batean jai giroko jardueretan barneratzeko aukera emango duen prestakuntza lortuko dugu.
- Urte osoan eta espazio ezberdinetan emanaldiak antolatzen saiatuko gara.
- DANTZARIAK sortuko ditugu, hau da, egiten dutena maite duten jendeak eta maitasun hori adierazteko gai izanen direnak, Ikastolako zikloa burutzean dantza beste leku batzuetara eraman dezaten.
- Jarduera Dantza eskola izanen da.
Ordutegia
Lehen Hezkuntza: saio bat astean, 55’-koa.
Maila |
Ordutegia |
---|---|
LH1 eta LH2 |
13:00-13:55* |
LH3, LH4, LH5 eta LH6 |
14:00-14:55* |
DBH |
Astelehena eta Asteazkena 17:30-18:30 Arrosadiako Polikiroldegian. |
* Saioa garatuko den eguna ikasturtearen hasieran zehaztuko da