Pilota

Pilota

Geurea den kirol hau ikasi eta aritzeko aukera ematen dugu eta, aldi berean, haurraren ikaskuntzan eta garapenean funtsezkoak diren baloreak lantzen ditugu. Bere ezaugarriengatik psikomotrizitatea eta koordinazio dinamikoa garatzen dituen kirol bat da, gorputzaren ia atal guziak lantzen baitira.

Josteta (banakakoak eta taldekakoak) batzuen bidez oinarrizko funtsa ikasten da gero kirol honetan aritzeko eta hobetzeko. Esku pilota oinarritzat hartzen dugu oinarri nagusia ematen baitigu. Horretarako adin bakoitzari egokitutako materiala erabiltzen dugu, maiz jokatuta ere, eskuek ahal den gutxiena sufritzeko. Ikastaroan pilotaren bertze erramintak ere ezagutu eta erabiliko dira pilota kirola bere osotasunean ezagut dadin.