Bertako sukalde eta Jantokia

Ikastolak profesional-talde propio bat dauka, ikastolaren beraren instalazioetan egunero-egunero 3 eta 14 urte bitarteko ikasle guztientzat menuak prestatzen dituena.
Hornitzaileek ere egunero zerbitzatzen dituzte eguneko bazkarirako produktu freskoak.
Alergiaren bat, hainbat elikagairekiko inkonpatibilitatea edo antzeko arazoren bat duten haurren kasuan, bakoitzari egokitutako dietak prestatzen dira.
Zaintzaileen laguntzaz, haurrek ume-umetatik ikasten dute modu orekatuan, osasuntsuan eta eredu egokiei jarraituz jaten.
1. txanda: 12:15etan HH eta LH 1. zikloa.
2. txanda: 13:15etan LHko 2. eta 3. zikloetakoak.
3. txanda: 14:25etan - Ostiralez 15:00etan DBH 1.ziklokoak.



