Liburutegia

Versión para impresora

 

Goizean: 11:30etatik-12:30etara, arratsaldean 3:00etatik-5:30etara, ikasleek eta gurasoek eskura daukate liburutegi-zerbitzua. Liburuzain baten ardurapeko zerbitzua da, eta espazio arras egokia da irakurtzeko, bibliografia eta Interneteko informazioa kontsultatzeko eta eskolako lanak egiteko. Bestalde, liburuak mailegatzeko zerbitzua ere badauka. Zerbitzu hau liburutegia irekita dagoen bitartean erabil daiteke. Bazkide izan behar da zerbitzu hau erabiltzeko.Bazkide izateko: Liburutegitik pasa izena eta abizenak emateko, besterik ez.

Ikasleentzako bibliografiaz gainera, liburutegiaren parte dira, halaber, hezkuntzako argitalpenak eta aldizkari espezializatuak eta materia orokorrak, irakasleek eta hezkuntzako bestelako profesionalek kontsulta ditzaten.

Horretaz gain, goizean, Haur Hezkuntzakoekin eta Lehen Hezkuntzakoekin bisitak eta ipuin tailerra astean bi egunetan, egiten dira.