Parte-hartze Batzordea

ZER DA PARTIZIPAZIO BATZORDEA?

Duela ikasturte batzuk Ikastolan abiarazitako ekimena da. Ekimenean hainbat gurasok parte hartzen dute; izan ere, Ikastolaren hobekuntzan parte hartzeko dituzten eskubidea eta betebeharra baliatzen dituzte, betiere Ikastola ingurune gisa eta seme-alabentzako hezkuntza-proiektu gisa hobetzeko.

Proiektuak guraso guztien inplikazioa du xede; hartara, gurasoek beren delegatuak hautatuko dituzte. Delegatuek, aldi berean, ordezkari bana izanen dute ziklo bakoitzeko; ordezkariek, azkenik, Partaidetza Batzordera eramanen dituzte delegatuengandik jasotako gaiak.

HELBURUAK

  1. Familien parte hartzea sustatzea seme-alaben hezkuntza-proiektuan.
  2. Familien eta ikastolaren arteko harremanak erraztea.
  3. Guraso talde gisa antolatzea, behar bezalako adostasuna duten eskari eta ekimenak aurrera ateratzeko.

PARTIZIPAZIO BATZORDEA - EGINKIZUNAK

1. Ikasmailako delegatuen eginkizunak:

  • Gelako gurasoen ordezkariak dira eta iradokizunak, iritziak eta zalantzak jaso eta delegatuen ordezkariei eta/edo Partaidetza Batzordeari jakinaraztea.
  • Partaidetza Batzordetik eta/edo Ikastolatik ateratzen diren informazioen eta eskaeren berri gelako gurasoei ematea.
  • Dinamizazio eta animazio lana egieta gurasoek jardueretan parte har dezaten: gelakoetan (urtebetetzeak, bilerak, etab.), Ikastolako jardueretan (ospakizunak, Guraso Eskola, etab.) eta kanpo ekintzetan (Oinez, Olentzero, Korrika, etab.)

2. Delegatuen ordezkarien eginkizunak:

  • Ikasmailako delegatuengandik informazioa jaso etaPartaidetza Batzordera igortzea.

3. Partaidetza Batzordearen eginkizunak:

  • Delegatuen ordezkariek aldian behingo bileretan dakarten informazioa jasotzea.
  • Familien behar bezalako adostasuna duten proposamenak aurrera ateratzeko modua aztertzea, eta proposamenak lantzea.
  • Delegatuen ordezkariei informazioa ematea eta haien laguntza eskatzea Ikastolako etapako koordinatzaileek egindako proposamenetan; koordinatzaileekin ere aldian behin biltzen baitira.

Kontakturako hemen