Aste honetan Ikastolan

Enviado el 2012-05-04 18:17 Aste honetan ikastolan
Urtero bezala, Ikastolan, Txiki Jaia, ospatu da. "Nafarroa Oinez" gaia hartuta, HH1,HH2 eta HH3ko umeek, Txiki Jaia, ahalik eta koloretsuen izateko, hormirudi zoragarriak prestatu dituzte, Nafarroa Oinezeko leloa aprobetxatuz: kolore&hitz, hain zuzen ere. Bai egun dibertigarria dela!: entzierroa, zaku lasterketak, dantzak, piñatak, etab....
Enviado el 2012-03-20 15:27 Aste honetan ikastolan
Haur Hezkuntzako 5 urteko neska-mutilak, artista desberdinen erretratoen koadro batzu aztertzen egon dira; Picassoren eta Miroren koadroak besteak beste. Artista hauen koadroak imitatuz umeek, bere koadroak egin dituzte. Eta bai koadro ikusgarriak, bai artistak gure umeak!
Enviado el 2012-02-10 14:29 Aste honetan ikastolan
DBH 4.mailako  6 ikasle 2 irakasle Finlandian izan gara VASA 2012 Food for thougt Comenius programaren baitan eta egitarau oparoa izan dugu bertan izan garen 7 egunetan. Asteburua familiarekin igaro ondoren, astelehenean 6 lurraldeetako ikasle eta irakasleak elkartu ginen: Turkia, Frantzia, Belgika, Norvegia, Euskal Herria eta Finlandia....
Enviado el 2012-02-06 13:29 Aste honetan ikastolan
Urtero bezala, ohitura zaharrari jarraitzeko asmoz, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1go mailakoak eta 2.mailakoak otsailaren 3an,abesten ibili ginen. Idazkaritzan, autobus geltokian( sukaldari eta jantokikoei) eta hainbat tokitan abestu genuen. Oso ongi abestu genuelako, zerbait goxoa lortu genuen.  Ia datorren urtean berdin gertatzen...
Enviado el 2012-01-20 16:25 Aste honetan ikastolan
Urtero bezala, 4. mailako ikasle eta irakasleok, danborrada ospatu dugu ikastolan. Txikien patioan burutu den ikuskizunarekin gozatzeko aukera izan dute ikastolako gainontzeko ikasle eta irakasleek ere .