Lehen Hezkuntza
Gure ikasleek garatu beharreko hezkuntza konpetentzia orokorrak.
Gure ikasleek urte hauetan oinarrizkoak izango zaizkion hainbat ezagutza eta gaitasun bereganatu eta garatu beharko dituzte. Eta ez hori bakarrik: ezagutza eta gaitasun horiek egoera jakinetan erabiltzen ere ikasi eta trebatu beharko dute. Ikastolan LHn gaitasun hauek modu globalizatutan garatzen dituzte. Horretarako ikastolen elkarteak argitaratutako Txanela Proiektuak eskainitako materialean oinarritzen gara.
KOMUNIKATZEN IKASI
Komunikazioa zentzu zabalean ulertzen da Txanela Proiektuan. Hizkuntza, ahozkoa nahiz idatzia, giza komunikaziorako baliabide nagusienetakoa dugu.
Horrez gain, komunikazioa beste irakasgai eta proposamenetako zutabe nagusietako bat da. Ingurunearen Ezaguera irakas-arloaren curriculumaren antolaketan, esate baterako, komunikazioaren osagaiak diren ulermena eta adierazpena oinarrizko gaitasunak dira. Gauza bera gertatzen da beste arloetako proposamen metodologikoetan ere.
Gainera, arlo ezberdinetako edukien lanketa integratuak, globalizazioak, alegia, indartu egiten du ikuspegi komunikatibo hori.
Horrela, adibidez, euskara arloan zehazki lantzen badugu ulermen estrategiak irakurketa planaren barnean, gero estrategia hauek erabiliko ditugu matematikan, testu bat ulertzeko. Eta azalpen testuak, esate baterako,zientziak lantzen ditugun bitartean jorratuko ditugu.
Beste aldetik, hizkuntzen irakaskuntza modu integratuan lantzen dugunez, hizkuntza batean testu bat ikasten dugun bitartean, bestean testu mota horixe idazten dute. Horrela, Gazteleran unitate batean ipuinaren egitura lantzen dugunean euskaraz ere, aldi berean, ipuinak idatziko ditugu (Eta ingelesez ere, ahal duten neurrian); edota euskaraz argudio testuak lantzen ditugunean gazteleraz ere idatziko dituzte. Hizkuntza batetik bestera alda daitezkeen kontzeptuak batean landu eta besteetan indartu eginen ditugu. Gure hizkuntz proiektuak hau dena jaso eta zehazten du.
ELEANITZ
Gaur egungo gizartean ezinbestekoa da hizkuntza baliabide eleanitzak izatea. Euskaraz eta gazteleraz komunikatzen ikasten duten bitartean, LHn ,eleanitz proiektuaren barnean, gure ikasleek ingeleseko geletan hizkuntza horretan murgiltzeko toki berezia dute, ingelesa ikasten jarraitzeko. Ingeleseko irakasleekin hizkuntza horretan aritzeko aukera izanen dute, ikastolako edozein tokitan.
1. eta 2. zikloan ipuina ardatza dute, eta 3. eta 4 mailan gurasoen aurrean antzezten dituzte. 3. zikloan ipuinak alde batera utzita proiektuak gauzatzen dituzte, horrela behin sorginen pozoiak egiten dituzte, beste behin beste geletako ikasleentzat munduen jolasen inguruko erakusketa prestatzen dute, eta 7 urteko ikasleak " chocolate party" -ra gonbidatzen dituzte.
EGITEN ETA EKITEN IKASI
Ikasle bakoitza bere heziketaren protagonista nagusia da. Honetan Txanela proiektuak ekiten ikasi konpetentzia garatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du, ikaslearen protagonismoa eta parte hartzea bultzatzen duelako.
Horretarako azpimarratzekoak dira ikasleek burutzen dituzten proiektuak.
Proiektuak burutzea, estrategia egokienetako bat da, egiten eta ekiten ikasi konpetentzia garatzeko. Ikasleek, egoerak aztertu ondoren, ideiak sortu, adostu eta gauzatzeko aukera dute, eta horrela ekimena, autonomia eta erantzukizuna garatzen dituzte.
PROIEKTUKA LAN EGINEZ
Gure ikasleak hiru hilabetero pare bat proiektu gauzatzen duten bitartean, konpetentzia ezberdinak garatzen dituzte. Esate baterako: proiektu batean ,Taldeka,6. mailako ikasleek Europan zehar prestatu duten bidaia baten gida turistikoa azalduko die bere kideei power point oinarritzat harturik.
Proiektu honetan edukiak eta konpetentzia ezberdinak lantzen dira, besteaz beste, Europa fisiko eta politikoa ezagutuko dute, informazioa iturri ezberdinetatik jaso eta erabiltzen ikasiko dute, power point orriak editatuko dute, ahozko zein idatzitako azalpen testuak ekoizten ikasiko dute, taldean lan egiten ikasiko dute....
BIZIKIDETZA
Ikasleek elkarrekin bizitzen ikasi eta norbera izaten ikasi behar dute. Horren helburua da, besteak bestea, nork bere burua ongi ezagutzea eta onartzea. Elkarrekin bizitzean sortzen diren gatazkak konpontzen ere ikasi behar dute. Bi helburu hauek lortzeko, besteaz beste, gure bizikidetza planaren barnean, gure kurrikulumean1. Zikloan, haur hezkuntzan bezala ikaslearen autoestimua indartzen da. Adin honetan, eta 6. maila arte, ikasleak bere sentimentuak identifikatzen ikasteko ahalegin berezia egiten da.
Aldi berean gatazkak bideratzen eta modu paketsuan konpontzen ikasten dute. Horretarako, eta 2. eta 3. Zikloan, hasteko, gatazkak bideratzeko modu ezberdinetatik abiatzen gara gure modua aukeratzeko: modu baketsua eta hitz eginez, gero enpatia, komunikazioa, entzutea e.a landuz helburua lor daitekeela frogatu dugu.
Gatazkaren aurrean "ni mezua" klabea erabiltzen ikasiko dugu; hau da, zer gertatu den, zer egin didazun, horren aurrean nola sentitzen naizen, eta zer espero dudan, komunikatzen jakin behar dut. Curriculuma ikasturtean zehar lantzen dugu eta bertan ikasitakoa eguneroko bizitzan erabiltzea, eguneroko gatazketan ikasitakoa baliagarria izatea dugu helburutzat.
Ikasleak beraien artean gatazkak konpondu dezaten baldin badugu gure helburu nagusia, behar den guztietan irakasleriak bitartekari lanak egingo ditu.
Lasaitasun txokoa
2. eta 3. ziklotan zenbait egoeraren aurrean, ikaslea urduri, triste, disgustatuta dagoenean bere espazio propio izanen du gelatik kanpo bakarrik egoteko, lasaitasun txokoa deiturikoa, han egonen da lasaitu eta besteekin batera klasera joateko prest dagoen arte.


