Hizkuntzen feria on line izango da aurten

San Fermin Ikastola
2021 · 01 · 13

Jaso, Paz de Ziganda eta San Fermin Ikastolako guraso taldeak urtero bezala Hizkuntzen Feria antolatu ohi du Nafarroako Ikastolen Elkarteko guraso guztientzat  eta aurten gure ikastolari egokitu zaio horren kudeaketa. COVID-19ak sortutako osasun krisialdia dela eta, topaketa ezingo da modu presentzialean egin eta beraz, online bidezko saioak antolatuko dira Feria honetan parte hartuko duten enpresa guztiekin. 

Aurreko edizioetan bezala, enpresa hauen eskaintzak udarako zein ikasturte osorako izango dira, eta adin-tarte ezberdinei eskaintzeaz gainera, hemen zein atzerrian egin ahal izango dira. Bilerak urtarrilaren 22an eskainiko dira, arratsaldeko 16.30etik 20.00etara eta utarrilaren 23an, goizeko 10.30etik 13.30etara.

Horren guztiaren gaineko informazioa jasotzeko eta intereseko duzuenetan izena emateko ondorengo GALDETEGIAN sar zaitezkete. 

Enpresa ezberdinek egiten duten eskaintza, berriz, ondorengo LOTURAN ikus daiteke. 

 

Hizkuntzen Feria