Ordezkarien bilera

 

Urtero egiten dugun bezala, gonbidatu nahi zaituztegu datorren ostegunean, azaroak 22, ikastolan egingo den guraso ordezkarien bilerara.

Bilerak bi atal izango ditu:

  • Lehenengo atalean, arratsaldeko 5.30tan, aurten lehenengo aldiz ordezkariak zaretenekin bilduko gara, hau da, ordezkari berriekin. Atal honetan laburbildu nahi dizuegu:
    • Parte-hartze batzordearen aurkezpena: zer da eta zeintzuk dira bere helburuak
    • Ikastolaren organigrama
    • Ordezkarien eginkizunak
    • Ikastolaren webgunearen aurkezpena
  • Ondoren, arratsaldeko 6.00tan, ordezkari guztientzat zabalduko dira ateak eta hurrengo gaiak komentatuko ditugu:
    • Joan den urteko emaitzen laburpena
    • Urte honetan egingo diren ekintzak aipatu
    • Elkarlan proiektuak aurrera eramateko lan taldea sortu
    • Zuen proposamenak, zalantzak eta galdera jaso

Bilerara etorriko zareten ala ez esateko, mesedez bete ondoko IMPRIMAKIA. Gela bakoitzeko ordezkari bat egoteak komeni du. Beraz, ezin baduzu etorri, zure gelako norbaiti eskeini, zure izenean joan dadin.

Haurtzaindegi zerbitzua eskeiniko da, baldin eta 8 ume baino gehiago badaude.

BILERA EGUNERAKO HAURTZAINDEGI ZERBITZU ESKAERA

 

Tokia

Ikastola

Egutegi mota

Data