Doluari buruzko hitzaldia

Datorren martxoaren 14an, heriotzaren eta doluaren gaia hizpide izango dute gurasoek, orientazio arlotik antolatu den hitzaldiari esker. Hirune Pellejerok, dolu prozesuetan psikologa espezialista eta Iruñeako San Juan de Dios Ospitaleko zaintza aringarrietan lanean diharduena, eskainiko digu eta helburuak, besteak beste, dolu prozesua ezagutzea, galera baten ondoren sortzen diren erreakzio emozionalak normalizatzea eta egoera hauetarako orientabideak eta aholkuak ematea izango dira.

Esan bezala, ikastolako guraso guztiak gonbidatuta daude bertan parte hartzera, martxoaren 14an, arratsaldeko 5etatik 6,30etara. Parte hartzeko, ordea, ondorengo inprimikia bete behar da martxoak 12 baino lehen. 

 

Tokia

Ikastola

Egutegi mota

Data