Parte-hartze Batzordea
ZER DA PARTIZIPAZIO BATZORDEA?
Duela bi ikasturte Ikastolan abiarazitako ekimena da. Ekimenean hainbat gurasok parte hartzen dute; izan ere, Ikastolaren hobekuntzan parte hartzeko dituzten eskubidea eta betebeharra baliatzen dituzte, betiere Ikastola ingurune gisa eta seme-alabentzako hezkuntza-proiektu gisa hobetzeko.
Proiektuak guraso guztien inplikazioa du xede; hartara, gurasoek beren delegatuak hautatuko dituzte. Delegatuek, aldi berean, ordezkari bana izanen dute ziklo bakoitzeko; ordezkariek, azkenik, Partaidetza Batzordera eramanen dituzte delegatuengandik jasotako gaiak.
HELBURUAK
1.Familien parte hartzea sustatzea seme-alaben hezkuntza-proiektuan.
2.Familien eta ikastolaren arteko harremanak erraztea.
3.Guraso talde gisa antolatzea, behar bezalako adostasuna duten eskari eta ekimenak aurrera ateratzeko.
PARTIZIPAZIO BATZORDEA - EGINKIZUNAK
1. Ikasmailako delegatuen eginkizunak:
- Gelako gurasoen ordezkariak dira eta iradokizunak, iritziak eta zalantzak jaso eta delegatuen ordezkariei eta/edo Partaidetza Batzordeari jakinaraztea.
- Partaidetza Batzordetik eta/edo Ikastolatik ateratzen diren informazioen eta eskaeren berri gelako gurasoei ematea.
- Dinamizazio eta animazio lana egieta gurasoek jardueretan parte har dezaten: gelakoetan (urtebetetzeak, bilerak, etab.), Ikastolako jardueretan (ospakizunak, Guraso Eskola, etab.) eta kanpo ekintzetan (Oinez, Olentzero, Korrika, etab.)
2. Delegatuen ordezkarien eginkizunak:
- Ikasmailako delegatuengandik informazioa jaso etaPartaidetza Batzordera igortzea.
3. Partaidetza Batzordearen eginkizunak:
- Delegatuen ordezkariek aldian behingo bileretan dakarten informazioa jasotzea.
- Familien behar bezalako adostasuna duten proposamenak aurrera ateratzeko modua aztertzea, eta proposamenak lantzea.
- Delegatuen ordezkariei informazioa ematea eta haien laguntza eskatzea Ikastolako etapako koordinatzaileek egindako proposamenetan; koordinatzaileekin ere aldian behin biltzen baitira.
Kontakturako emaila: pbatzordea@sanferminikastola.net


