Hitz&hitz zikloaren hasiera

Versión para impresora
Sección: 
Ikastolako Agenda
Tipo de Evento: 
Hitzaldia
Fecha: 
2012-02-14 19:00 - 20:30
Lugar: 
Iruñeako Planetarioa
Descripción: 
Hitz&hitz zikloaren hasiera. Gizartea krisiaren aurrean: egokitzea edo aldatzea? Daniel Innerarity / Sixto Jiménez Daniel Innerarity Bilbon jaio zen, 1959an. Egun, filosofia sozial eta politikoko katedraduna da, Zaragozako Unibertsitatean. Alexander von Humboldt Fundazioko bekaduna izandakoa da. Hauexek dira bere azken liburuak: Ética de la hospitalidad, La transformación de la política (Miguel de Unamuno III. saiakera-saria eta 2003ko saiakera-sari nazionala), La sociedad invisible (Espasa-ko XXI. saiakera-saria), El nuevo espacio público eta El futuro y sus enemigos. Sociedad de Estudios Vascos/Eusko Ikaskuntzako humanitate, kultura, arte eta zientzien saria ere jaso du, 2008an. Iritzi-kolaboratzaile aritzen da El País eta El Correo/Diario Vasco egunkarietan, baita Claves de razón práctica aldizkarian ere. Zientzia eta Arten Akademiako kidea da (Salzburgon du egoitza nagusia). Sixto Jiménez Muniain. Zangozan jaio zen, 1950ean. Zientzia Ekonomikoak ikasi zituen, Deustun. Ian SA-ko eta Viscofán taldeko kontseilari delegatua izan da. Egun, Tuttipasta-ko presidentea da (aldez aurretik prestatutako platerak), eta ondokoetako kontseiluetako kidea: Metrovacesa, Gecina (Frantzia-higiezinak), Lokku (UK-internet), Riberebro (landare-kontserbak), Innoliva (Espainia eta Portugal-olioa) eta Argenol (farmazia). Kulturaren munduari dagokionez, Advisory Board of CBS of the University of Reno erakundeko kidea da, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa aztertzeko Fundazioko (FHEDAV) patroia eta Sociedad de Estudios Vascos-Eusko Ikaskuntzako Nafarroako lehendakariordea. Jakiunde- Zientzia, Arte eta Letren Akademiako diruzaina da. Irakasle aritu da unibertsitatean, eta Cuestión de confianza: más allá de la inteligencia emocional liburua idatzi du. Ondoko sariak jaso ditu: ESIC-eko 2007ko saria ibilbide profesionalarentzat, SER navarro 2008 eta Zuzendari eta Exekutiboen Espainiako Konfederazioko 2009ko saria Ordua: 19:00 Lekua: Planetarioan Herria: Iruñea