Sartagudan memoria berreskuratzen

San Fermin Ikastola, Sartagudan

Nafarroako Memoriaren Institutuak bultzaturik, 2. Batxilergoko ikasleek irteera egin dute aste honetan Sartagudara, "Memoria duten eskolak" programaren baitan. Bertan, jardueraz eta, batez ere, emozioz beteriko ekimenean parte hartu zuten. Sartagudako Memoriaren Parkera iritsi orduko, harrera egin zieten antolatzaileek, ondoren, taldeka banaturik, 1936ko gertakizunen testigantza zuzena eskainiko zieten biktimen senideekin bilduz. Momentu oso hunkigarriak bizi izan ziren bertan, ikasleek gertaera latz haiek lehen pertsonan, biktimen seme-alaben nahiz hiloben ahotik entzuteko aukera izan zutenean. 

Ondoren, San Fermin ikastolako zenbait ikaslek antolatutako tailerretan parte hartu zuten, besteak beste, Nuria Recar Bartzelonako Unibertsitateko irakaslearekin antolatutako pintura tailerrean, edo Irati Goikoietxea idazlearekin egindako literatur tailerrean. Gainontzekoek, ibilbidea egin zuten Sartagudan zehar, Memoriaren Paseoan zehar entzungai dauden hamaika istorioen berri jasoz. 

Goiz osoko ekimena emozioz beteriko ekitaldiarekin amaitu zen. Ikasleek tailerretan egindako lanak erakutsi edo irakurri zizkieten besteei eta, azkenik, Enrique Villarreal "El Drogas"ek zenbait kanta eskaini zituen.