Proiektuen azoka arrakastatsua izan da

San Fermin Ikastola Proiektuen Azoka 2018

Bigarren urtez, berriz ere Proeiktuen Azoka antolatu dugu gaur arratsaldean ikastolan. Urteak daramatzagu San Fermin Ikastolan konpententzien garapenean eragiteko proiektuak lantzen, eta ekimen hau horietako bat da. Azoka honen helburua, familiei ikasleekin egiten ditugun proiektuen berri ematea da eta informazio hori ikasleek eurek eskaintzea familiei.

Hortaz, gaur arratsaldeko hiruetatik aurrera, LHko 6. mailako ikasleek eta 1. eta 5. maila arteko B talde guztiek, gurasoentzako azoka berezia atondu dute ikastolako hainbat ikasgeletan, egindako lana erakusgai jarriz eta senideei haien gaineko azalpenak emanez. Horrez gain, ikasleek elkartasun azoka ere osatu dute. 

Gurasoen parte hartzea eta harrera primerakoa izan da, eta haurrak oso gustura egon dira egindako lana arduraz eta arrotasunez erakutsiz.