NUPeko aurkezpen hitzaldia ikastolan

UPNAri buruzko hitzaldia, San Fermin ikastolan

Apirilaren 16ean, Cristina Bayona, NUPeko Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordea gure ikastolan egon zen hitzaldi bat eskainiz. Bertan, gerturatutako Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasle eta familiei NUPeko eskaintza, BEUS frogaren inguruko azalpenak (aurreinskripzio epeak eta kontuan hartu beharrekoak)  gradu berrien inguruko informazioa eta beste hainbat gauza azaldu zizkigun. Hitzaldia, oso interesgarria suertatu zitzaien bertaratu ziren ikasle zein gurasoentzat, hainbat kezka eta zalantza argitzeko aukera izan baitzen. 

Honi guztiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo helbidea interesgarria da. 

http://www.unavarra.es/perfil-nuevos-estudiantes/?languageId=100001