Norvegian dira DBHko hainbat ikasle

San Fermin ikastola Norvegian 2019

Norvegiako ikasleak gurean izan ziren ikasturte hasieran, Erasmus+ europar programaren baitan, ikasle trukaketaren lehen itzulia eginez eta, orain, San Fermin Ikastolako ikasleen txanda iritsi da. Joan den igandeaz geroztik, Europa iparraldeko herrialdean dira DBHko 4. mailako zenbait ikasle. 

Igandean, Norvegiara aireportura iritsi ondoren, autobusez  Sykkylven herrira joan ziren, itsaso azpiko 2 tunelak eta ferrya hartu ondoren. Hango eskolan bertako ikasleak afaltzeko zain zituzten eta harrera beroa egin zieten. Hurrengo egunean, eskolan elkartu ziren denak berriz ere, ikasle norvegiarrekin ez ezik, trukaketa honetan ere parte hartzen duten islandiar eta belgikar ikasleekin batera. Aurkezpenetarako eguna izan zen hau, ikasleek aurretik prestatutako bideoak, idatziak eta abar erakusteko unea iritsi baitzen. Bertan erakutsitako guztia, trukaketaren webgunean ikus daiteke. 

Norvegian daudenez, beste gauzen artean, itsasoaren inguruko teknologien berri izan dute Âlesund hirian. Bertan, besteak beste, unibertsitatea bisitatu dute. Baina dena ez da lana izan eta, haimaika ekintzen artean, eskiatzeko aukera ere izango dute, edo mendian barbakoaz gozatzeko aukera.