Kiva Eguna ospatu dugu gaur ikastolan

KIVA EGUNA

Gaurko egunean, gure ikastola jazarpena onartzen ez duen ikastola dela irudikatu nahi izan dugu eta, horretarako, Kiva Eguna ospatuz, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak patiora atera dira, mezu hori guztiok elkarrekin zabaltzera. Lehendabizi, KIVA letra erraldoiak irudikatu dituzte ikasleek lurrean eserita. Ondoren, pregoia irakurri du beste batek eta, azkenik, kalejira dantzatu dute jazarpenaren kontrako programa honen kantarekin. Giro aparta izan da Kiva egunari bukaera emateko, aurretik, geletan, jazarpenaren inguruko eztabaidak eta lanketa burutu baitituzte. 

Ondorengo lotura, iaz ikasleek Kiva egunarekin egindako lanketa duzue ikusgai:

KIVA KANTA

Eta beste loturan, berriz, gaurko egunaren laburpena:

KIVA EGUNA